Albisteak

Liburu azoka 
Aurreko astean bertan behera geratu zen Liburu Azoka asteburu honetan ospatuko da. Maiatzaren 4an (zapatua) eta 5ean (domeka), 12:30etatik 14:30etara, liburuak trukatu, eman, hartu edo oparitzeko gunea izango da. Etxeko liburutegia berritzeko aukera ezin hobea. Nahi duenak postua jartzeko aukera izango du. Udalak 600 liburu baino gehiago jarriko ditu herritarren eskura euro baten truke. Bildutako dirua liburutegian inbertitzeko erabiliko da.
 
Liburu Azokarekin batera, domekan bertan, 12:30etan, umeentzako ipuin kontalaria eta marrazki tailerraz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek.