Albisteak

 

Otxandioko eta Aramaioko udalek, Oletako administrazio batzordearen babesarekin, lankidetzarako hitzarmena sinatu dute. Bi udalerri horiek parte diren Oihandi bailararen garapena izango dute helburu, bertan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetuz.

Otxandio eta Aramaio udalerriek, betidanik bien artean izan duten konflikto historikoa motibo izanik, elkarlanerako hitzarmena sinatzea erabaki dute. Bi udalek sinatu berri duten hitzarmenak Oihandi bailaran bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea izango du helburu. Era berean, hitzarmen horrek, bailararen garapena helburu duten proiektuak elkarlanean zehaztea eta gauzatzea erraztuko du.

Udalek beharrezkoa ikusi izan dute hainbat mendeetan bi udalerrien arteko liskarra eta mesfidantza sortu duen “El Limitado” izeneko lurraldearen inguruko gatazka gainditzeko urratsak ematea. Bearien hitzetan, gatazka historiko horrek pizgarri bihurtu beharko luke liskarra gainditu eta bi udalerrien arteko lankidetzarako esparruak garatzeko. Zentzu horretan, hitzarmen hau aro berri baten lehenengo pausu gisa irudikatzen dute.

Finean, aramaioarrek eta otxandiarrek bi herrietan udal zerbitzuak baldintza berdinetan jaso ahal izatea ahalbidetzen da: eskola, ludoteka eta igerileku zerbitzuak, esaterako. Hitzarmenaren hurrengo urratsa “Gorrixen” bidea konpontzea izango da.

 Hitzarmena ikusi (PDF 15KB)

Bideoa ikusi