Albisteak

 

Andikona plaza eraberritzeko lanen II.fasea eman berri du udalak. II fase honetan obra zibilarekin bukatzeko gelditzen dena, argiteria, eta errementari nahiz karpinteria lanak eman dira. Guztira 75.000 € inguruko aurrekontua daukate aipatutako lanek. Horrekin batera, Nestor Basterretxearen eskultura eraikitzeko lanak ere emanak daude, Otxandioko Vicinay enpresari hain zuzen ere. Azken honek 18.000 €ko aurrekontua dauka.

Albiste honi atxikitako bideoan plazak bukaeran izango duen itxura ikusi daiteke. Obrak bisitatuz gero, bidearekin alderatuz eskultura lekuz aldatu dela ikusi daiteke, plazaren aprobetxamendua hobetu asmoz zuhaitza joango den tokira hurbildu da. Eskulturarekin batera, hildako guztien izenak jasoko dituen muru bat ere eraikiko da.

Honetaz gain, 75. urteurrenera begirako gainontzeko ekimen guztiak ere martxan daude, eta uztailerako dena prest egotea espero da.

Proiektuaren aurkezpena