Albisteak

 

Otxandiotar euskaltzalea 85 urterekin zendu zen atzo Gasteizen. Argizaiola saria eman zion 1997. urtean Durangoko euskal liburu eta disko azokak euskal kulturaren sustatzaile nekaezina izatearren.

Gaztetatik erakutsi zuen euskal kontzientzia. Eibarren industria ikasketak egiten ziharduela, bertako gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen beste gazte batzuekin batera. 1953tik aurrera 'Euzko gogoa', 'Zeruko argia', 'Jakin', 'Txistulari', 'Karmel' eta 'Anaitasuna' aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. 1978an 'Euskara, erro eta gara' eman zuen argitara, bere lanik aipagarriena.

Gaur izango dira hileta elizkizunak Santa Marina elizan arratsaldeko 7etan.

Bagare abesten dugunero izango zaitugu gogoan Bittor!