Albisteak

 
Baginen eta bagare Otxandioko herrie... dio abestiak, eta holan da bai zalantza barik. 75 urte eta gero, herriak, Andikonako bonbardaketa eta bertan erail zituztenak gogoratu ditu berriro. Gogoratu eta ikasi ere egin dugu gertatutakoaz. Zigor Olabarriaren lanari esker, herritar askok Andikona elkartean lagunduz egindako lanari esker, eta batez ere gure nagusien zuzeneko testigantzei esker, historiaren aro ilun hura hobeto ulertzeko bitartekoak jaso ditugu. Bere etorkizuna libre eraiki nahi duen herriak iraganaren jabe behar du izan, eta hori izan da aurtengo Santamañetan itxi dugun 5 urteko ziklo honen iparra, ez besterik. Mendeku gose eta halakorik ez.
 
Denerako aukera izan da 75. urteurreneko ekitaldien bueltan: gure nagusien bizipenak entzuteko, bi urteko ikerketa lanaren ondorioak entzuteko, bariku gabaz, bonbardaketaren bortizkeriaz sakonki jabetzeko, eta urtero legez bertan hildakoak omentzeko. Egon da astirik baita konpromiso politikoak hartzeko: Andikonako adierazpenak jasoko ditu gaurtik aurrera udal honen betebeharrak memoria historikoaren berreskurapenean, bakegintzan eta herri honek bizi duen gatazka politikoa konponbidean jartzeko ahaleginean.
 
Izan zirelako gara...
 
Irailean jarriko dugu eskuragarri uztailaren 22ko ekitaldian aurkeztu zen laburmetraia.
 
Hamaika telebistak egindako erreportaia.
 
Radio euskadin egindako erreportaia.
 
Euskadi irratian egindako erreportaia.