Albisteak

 

Irailaren 10ean, larunbata, burutuko da urteroko Mendi Bizikleta Martxa. Aurretik izena emateko aukera izango da Otxandioko udaleko web orrialdean.

Mountain Bike zaleek badute urteroko Otxandioko hitzorduan izena emateko aukera. Aurretiaz izena eman nahi duenak,  http://www.otxandio.net/mbt-inskripzioak web orrialdean egin dezake inskripzioa irailaren 8a bitarte. Bestela, martxaren egunean bertan, proba hasi aurretik izena emateko aukera ere izango da. Prezioak berdinak izango dira, bai aurretiaz izena emanda, baita egunean bertan izena emanda ere, federatuentzako 10 euro eta ez federatuentzako 12 euro.

Izaera lehiakorrik ez duen martxa hau, goizeko 9:30etan Otxandioko plazatik abiatuko da, 40 kilometroko ibilbidea egin eta gero plazan bertan bukatuko delarik.  Haurrentzako eta bizikletan ibiltzeko ohitura gutxiago dutenentzako,  zailtasun txikiagoko  ibilbide bat prestatuko da. Zailtasuna txikiagoa izanik ere, ibilbide hau 10 urtetik beherako haurrentzako egokia ez dela kontuan izanik, adin horretatik beherako haurrek izena emateko aukerarik ez dute izango.