Albisteak

 

BTT Martxa honen aurreko egunetan, internet bidez izenematea egitera animatu zirenak gutxi batzuk izan baziren ere, martxaren egunean bertan parte-hartzaile kopuruaren gaineko aurreikuspen guztiak bete ziren. Zapatu horretan, Otxandioko inguruneaz gozatzeko 137 bizikleta zale elkartu baitziren.
 
40 kilometrotako ibilbidean ez zen inolako ezbeharrik ez eta istripu larririk gertatu. Hori bai, ohikoak izaten diren matxura horiek, kate apurtzeak edota gurpil zulaketak ez ziren falta izan.
 
Hori horrela izanik ere, giro paregabea dastatu zitekeen Otxandioko kaleetan zapatuan goizean goiz. Eguraldia lagun izanik, bizikleta zaleek eta baita martxa ikustera atera ziren herritarrek ere, martxaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.
 
Zazpigarren Mendi Bizikleta Martxaren arrakastaren zati handi bat, antolakuntza lanetan aritu ziren 70 herritarrei zor zaie. Lerro hauetatik eskerrak eman aurrez edota martxaren egunean bertan antolakuntzan aritu izan zareten Otxandioar guztiei.

Aurten nobedade bezala ondorengo helbideetan martxako argazkiak aurki ditzakezue:

10. kilometroko argazkiak: http://www.flickr.com//photos/67509208@N03/sets/72157627668935016/show/  

25. kilometroko argazkiak: http://www.flickr.com//photos/67509208@N03/sets/72157627544762237/show/ 

40. kilometroko argazkiak (Helmuga): http://www.flickr.com//photos/67509208@N03/sets/72157627668504054/show/