Albisteak

 

Uztailaren 7an ospatutako ohiko bileran, aldeko 7 botorekin eta 2 abstentziorekin, alkatearen 1/3ko liberazio partziala onartu zuen udalbatzak. Honek alkatearen gutxiengo dedikazio bat bermatzen du, eta lana, udaletxea eta familiaren arteko uztarketa erraztuko du. Alkateak udaletxeari eskainiko dion dedikazioa 1/3ko liberazio hori baino askoz handiagoa izango den arren, honek udalaren jarraipen estuago bat egin ahal izatea, Diputazioan nahiz Eusko Jaularitzan egin beharreko kudeaketei arreta handiagoa eskaintzea eta alkate lana eramangarriagoa egitea ahalbidetuko du. Dedikazio honek izango duen diru ordaina bere lanean galduko duenaren berdina izango da, eta beraz, alkateak bere ihardun profesionalean zeukan soldata berdina mantenduko du.

Asko eta potoloak dira udalak legegintzaldi honetan dituen erronkak, eta erronka horiek dedikazio handia eskatzen dutela kontutan hartuta, gobernu taldeari behar beharrezkoa iruditzen zaio alkateak udalari eskaintzeko gutxiengo ordu batzuk izango dituela bermatzea.