Albisteak

 

Bizilagun batek baino gehiagok pairatu behar izan du azken boladan Alsa enpresak kudeatzen duen autobus linearen funtzionamendu kaskarra: matxura bat izan eta autobus berria jarri ez, edo autobusa bete eta beste bat jarri ez izanagatik hurrengo autobusari itxaron beharra. Egoera honek hurrengo hausnarketa luzatzera garamatza:

  • Garraio publikoa enpresa pribatuen eskuetan uzten denean, kriterio ekonomisiztetan oinarritzen da honen kudeaketa, askotan interes sozialen kontra.
  • Ez da posible garraio publikoaren aldeko atxikimendua irabaztea era honetako funtzionamendua ematen bada. Beti joko dugu ibilgailu pribatua erabiltzera autobusa bermatzen ez bada.
  • Ze mugikortasun eredu ari da bultzatzen Euskal Herrian? Edo zein da gizartean dauden mugikortasun arazoei ematen ari zaien irtenbidea? AHT bezalako azpiegitura erraldoietan (eskualdeak lotuko ez dituena) inoizko dirutza handiena joango da, baina aldi berean, administrazio publikoak ez du Durango-Gasteiz bidea egiten duen garraio publikoa bere gain hartzeko borondaterik.

Urriaren 3an Bizkaiko Foru Aldundiarekin batzartuko gara Mañari eta Izurtzako udalekin batera herritarren kexuak bideratu eta irtenbide posibleak aztertzeko.