Albisteak

 

Berbalagunaren helburu nagusia da euskaraz egiteko gogoa/beharra daukienei horretarako aukera emotea herrian. Aitziber Balantzategi otxandioarra (AEK) izango da dinamizatzailea eta izena emoten dabezan herritarren gustu eta ordutegien arabera Berbataldeak osatuko dauz.  Izen emotea doakoa da eta Berbalagunak urriaren erdialdetik aurrera hasiko dira batzen.

Berbalagunen izena emotea gura izanez gero, goizeko 9:00etatik 13:00era bitartean Udaletxera deitu besterik ez dozue egin behar: 945450020.

Horregaz batera, gogoratu Otxandioko Udalak euskaltegietan matrikulatzen diran euskara ikasleentzako %50 arteko laguntza eskaintzen dabela. Aurten Otxandion ez da talderik osatuko baina herritik kanpo matrikulatzen direnak ere badute dirulaguntzak eskatzeko aukera. Bi baldintza dira bete beharrekoak: gutxienez bi urtean herrian erroldatuta egotea eta eskoletan %80 asistentzia izatea. Diru poltsa mugatua da eta langabetuek lehentasuna izango dute.

Informazio gehiago: euskarabatzordea.otxandio@bizkaia.org / 665714098 Oskar