Albisteak

 

Zelaietako araztegiak izan zuen matxura konpontzeko azken asteetan egin diren lanen eta honek eragindako ondorio larrien inguruan azalpenak emateko, udalak batzar zabal batera deitu zituen Otxandioko herritarrak aurreko ostegunean.

Bertan, Egoitz Mendizabal udal arkitektoak eta Santi Uribe alkateak hartu zuten hitza. Batek, egindako interbentzioaren gaineko azalpen teknikoak eman zituen bitartean, besteak, araztegiaren arazoaren jatorri politikoak argitu zituen. Era berean, alkateak, arazoari behin betiko irtenbidea emateko Otxandioko udalak duen, eta herritarren kontseiluan Otxandioko herritarren babesa izan zuen proposamena ekarri zuen gogora.

1. bideoa: azalpen teknikoa

2. bideoa: azalpen politikoa