Albisteak

 

Aurten udazken-neguko hotzak berandu datozela badirudi ere, jakina da Otxandioko hotza nolakoa izaten den. Udazken-neguko hotz horiei aurre egiteko hain zuzen, Otxandioko udalak hurrengo hilabeteetarako ikastaro ezberdinak antolatu ditu.

Konkretuki, Egipziar sabel dantza, egur lanketa (taila), eskulanak eta argazkilaritza ardatz diren ikastaroak eskainiko dira. Inskripzioak udalean urriaren 28 arte.

Udazkeneko ikastaroak 
Ikastaroa Datak Egunak Materiala Prezioa
Argazkilaritza Azaroa Zapatu goiza edo
arratsaldea (Herritarrek nahiago dutena)
Argazki makina arrunt bat beharrezkoa da 10€
Eskulanak (joskera teknikak) Azarotik Martxora Aste baten bariku
arratsaldean bada, hurrengo
astean zapatu goizean
- 22€
Sabel dantza Azarotik Abendura Zapatu goizean ordu eta erdiz Beharrezkoa: arropa erosoa eta painelu bat 12€
Taila (egur lanketa) Azarotik Abendura Martitzen eta eguenetan,
18:00etatik 20:00etara
- 15€