Albisteak

 

Medikuarenean ordua hartzeko jarri berri duten telefono-erantzungailuak, hitzordua bera hartzea zaildu egiten duela adieraziz, udalean herritarren kexak izan dira azken aldian.

Kexa horiek kontuan izanda, udala Osakidetzako komarkako arduradunarekin batu berri da.  Batzar horretan, aipatutako erantzungailua nola erabili azaltzeko, Osakidetzakoek herrira hurbildu eta herritarrei ikastaro bat emateko konpromisoa hartu dute. Era berean, eta beti ere Osakidetzako arduradunaren esanetan, erantzungailua jartzeak ez du pertsonal murrizketekin inolako zerikusirik. Are gehiago, beraien apustua pertsonal gehiago kontratatzea dela argitu dute.

Bitartean, kontsultaren hitzordua hartzerakoan erantzungailuak salto eginez gero, “otros” berba esanda automatikoki langile batekin hitz egiteko aukera dagoela gogoratu, eta etxeko nagusienei trikimailu horren berri emateko dei egiten du udalak.