Albisteak

 

Aurrerago azaldu genuen bezala, autobus linea honek ematen duen zerbitzua nahikoa ez dela deritzogu. Kontutan izanda otxandiotarrok Gasteizen ditugula osasuna bezalako oinarrizko zerbitzu orokorrak, eta orohar, otxandiotarrok Durangora eta batezere Gasteizerako joera haundia dugula (hala lanera nola ikastera, erosketak egitera, etb.), autobus zerbitzu zabalagoa behar dugulakoan gaude.

Hori horrela, Mañari, Izurtza, eta Otxandioko udal arduradunok Bizkaiko Foru Aldundira jo genuen, arazoa mahai gainean jarri eta soluzioak aztertzeko. Bertan, jarrera irekia aurkitu genuen Bizkaiari dagozkion mugikortasun arazoak eztabaidatzeko. Durango-Gasteiz linea Arabako Foru Aldundiaren kontsezioa dela esan ziguten, eta esklusibitate klausula baten ondorioz Bizkaibusak ezin lezakeela bide hori egin. Arabako Aldundira jo genuen ondoren. Bertan, kontsezioa ”Aventura y riesgo” motakoa dela esan ziguten, hau da, Aldundiak ezin liezaiokela enpresari ordutegirik inposatu. Bertan, Mañari, Izurtza, Abadiño (Urkiolari dagokionez) eta Legutioko udal arduradunok hemen jasotzen den proposamena (PDF 133KB) egin genuen: Bizkaiko eta Arabako Aldundien arteko hitzarmen bitartez autobus linea hau diruz lagundu eta orduro autobus bat jarri. Hitzarmen hau posible dela esan ziguten baina Bizkaiko Foru Aldundiaren prestutasuna behar dela horretarako.

Hilabete honetarako batzar berri bat eskatu dugu Bizkaiko Foru Aldundian beraiekin proposamen hau eztabaidatzeko.

Hemos solicitado una nueva cita con la Diputación de Bizkaia para discutir la propuesta.