Albisteak

 

Otxandioko XXIII. Margo Lehiaketa burutu zen domekan azken urteetako parte hartze handienarekin. Euskal Herriko hamaika txokotatik etorritako 30 parte hartzaile inguruk hartu zuten parte Otxandion ohitura bihurtu den lehiaketa honetan. Parte hartzaile horietatik guztietatik bost herrikoak izan ziren, eta bost horietatik lau haurrak konkretuki.

Domeka goiza herriko bazter bat aukeratu eta honen gaineko margo lana sortzeko ordua izan bazen ere, arratsaldea margo lanak saritzeko eta herritarrei lan hauek erakutsarazteko ordua izan zen. Erakusketak iraun zuen bi orduetan Bolalekua herritarrez lepo egon zen.