Albisteak

 

Udalak ondoko dirulaguntzak jaso berri ditu zine zaharra botatzeko eta osasun etxe berriaren exekuzio proiektua egiteko:

Eraisketa proiektua idazteko: 3.988,68.-€ eta Zine zaharra eraisteko: 13.353,40.-€ EUSKO JAURLARITZAREN INGURUMEN, LURRALDE, PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA.

Kontsultorio berriaren proiektua idazteko 41.300,00.-€ OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAK.

Aipatu bi diru laguntzak jasotzearekin batera, Osakidetzarekin batzar bat eskatu zuen udalak, eta bertan, Osakidetzak, osasun etxe berriaren kokalekua eta espazio baldintzak oso positiboki baloratu zituen. Adierazi zutenez, pediatria zerbitzua izateko nahiko espazio izango du osasun etxe berriak.

Jakina denez, beheko pisuan osasun etxe berria (300 m2 inguru), eta goiko pisuetan menpekotasun maila urria duen jendearentzako etxebizitza tutelatuak, edota gazteentzako alkilerreko etxebizitzak egitea da udalaren asmoa. Proiektu hau definizio fasean dago oraindik.

Hau horrela, 2012an zine zaharra bota eta exekuzio proiektua egitea da udalaren helburua. Honekin batera, 2012an, osasun etxe berria eraikitzeko dirulaguntzak eskatuko ditu, eta goiko pisuak egiteko finantziazioa lortzen saiatuko da.