Albisteak

 

Kultura Batzordeak antolatu berri dituen lau ikastaroek ikaragarrizko erantzuna izan dute herritarren aldetik. Hirurogeita hamar pertsonek baino gehiagok eman baitute izena antolatutako lau ikastaroetatik batean.

Bada hilabete batzuk Kultura Batzordetik ikastaro bakarra antolatu beharrean, herritarrei hainbat ikastaro labur eskaintzea erabaki zela, eta gaur da eguna estrategia horren gaineko emaitza ezin hobeak ikusirik hurrengo urteetan ere bide beretik jarraitzeko erabakia hartu dela.

Sabel dantza eta taila ikastaroetan hogei pertsona inguru parte hartzen ari diren bitartean, argazkilaritzan eta eskulanetan hamahiru eta hamabost pertsonek hartzen dute parte hurrenez hurren.

Hurrengo urteetan ere herritarren gustu zein beharretara egokitutako ikastaroak antolatzen jarraitzeko, ikastaroetan ari diren herritarrei iritzi orri bat betetzeko eskaria luzatuko zaien heinean, hurrengo hilabeteetan herritarren etxera inkesta bat bidaltzekotan da Kultura Batzordea.