Albisteak

 

2011a hasi zenetik 7 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta  asko dira komunikabideetatik heltzen zaizkigun bortxakeria kasuak. Hau dela eta, indarkeria sexista gizartean bizi dugun matxismoaren adibide bortitzena dela esan daiteke. Hau guztia salatzeko, otxandiotarrei dei egiten diegu datorren azaroaren 25ean burutuko den zineforum-ean parte hartzeko. Bestalde, udalak puntu lila eskuragarri jarri du herritarrek beraien etxeko leihoetan jartzeko. Udaletxean edo liburutegian izango duzue eskuragarri.

Honekin batera, Udalbatzak, asteazkenean,  emakumeenganako indarkeria sexistaren kontrako mozioa onartu zuen. Hemen onartutako adierazpena.

Parekidetasuna lortzeko guztion inplikazioa beharrezkoa baita.