Albisteak

 

Urtero legez, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Otxandion. Horretarako, Euskara Batzordeak bariku zein zapatu honetarako egitarau zabala antolatu du. Besteak beste, “euskaraz bizi gure dogu” muralaren margotzea,  euskararen ibilbide ludikoa, ekitaldia eta "Ventos de Sudade" taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Hortaz gain, udalbatzak aho batez onartu du Euskararen nazioarteko egunaren kontura aurkeztutako mozioa. Bertan, hizkuntza eta kultura guztiek, mendetasunik gabe bizitzeko, berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera behar dutela aipatzen da. Horretarako, hizkuntza bakoitzari bere lurralde osoan dagozkion nagusitasuna eta iraunkortasuna bermatu behar zaizkiola gaineratzen da.

“Otxandioko euskaldunon danbolina bueltaka dabil... herritar askok euskeraz bizi gure dogulako.”

 Dokumentua ikusi (PDF 71KB)