Albisteak

 

Komunikabideetan irakurri dugu egunotan, Eusko Jaurlaritzako osasun sailak, europar legedia jarraituz, Erralde hiltegia itxiko duela urte bukaeran. Otxandioko Udala, beste hamalau udalekin batera, Erraldeko bazkide da jakina denez, eta neurri horretan, geuri ere badagokigu gertaera hau baloratzea.

Erraldeko lehendakariak eta EHNE sindikatuak adierazitako bide berean, Erralde hiltegia ezinbestekotzat jotzen dugu. Hau bai azpiegitura estrategikoa! Horrela ulertu zuen Eusko Jaurlaritzak ere, hiltegi berria eraikitzeko %40ko finantziazioa agindu zuenean. Izan ere, Erraldek lursail bat dauka erosita Berrizen, eta bi urteko denbora tartea eskatu du hiltegi berria eraikitzeko. Bien bitartean, egun dagoena zabalik mantentzea funtseskoa dela deritzogu. Karrantzako hiltegi munizipalaz gain, Bizkaian dagoen hiltegi bakarra izaki, bere itxiera oso kaltegarria litzateke jada nahikoa kaltetuta dagoen lehen sektorearentzat.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen dugu administrazio desberdinen inplikazioa proiektu honetan. Azkenik, bat egiten dugu EHNEk deitu dituen aldarrikapen ekitaldiekin.

Eman zure atxikimendua Erralderi hemen: http://erralde.org/atxekimenduak/  

Hona hemen Erralderen historia laburbiltzen duen dokumentala: bideoa ikusi