Albisteak

 

Asteon ospatutako osoko bilkuran, aldeko zortzi botorekin eta abstentzio batekin, Euskal Presoen eskubideen aldeko mozioa onartu du udalbatzak. Mozio horretan, besteak beste, Euskal Preso Politikoen eskubideekiko errespetua eskatzen da. Hala nola, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea,  gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea.

Ildo beretik, udalak herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi die ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman dezaten, eta hurrengo egunetan burutuko diren Euskal Preso Politikoen eskubideen aldeko ekimenetan ere parte har dezaten.

Abenduak 31: ELKARRETARATZEA OTXANDION

Urtarrilak 7:  MANIFESTAZIOA BILBON

 Dokumentua ikusi (PDF 66KB)