Albisteak

 

Hilabeteetako lanaren ondoren, martxan da Otxandioko turismoaren ataria. Bertan, hiru atal nagusi aurki daitezke: “Informazio interesgarria”, “Zer egin” eta “Zerbitzuak” izeneko atalak hain zuzen.

“Informazio interesgarria” izeneko atalean, Otxandio herriaren nolakotasun eta nondik norako guztiak aurki daitezke. Otxandiora autoz edo autobusez heltzeko azalpen eguneratuak,  Otxandioko jaien, ohituren zein historiaren informazio osatua, herriko eraikin historikoen esplikazio eta argazkiak, Otxandio inguruan kokatzen diren urtegi edo parke naturalen datu guztiak, eta beste horrenbeste sekzio eskuragarri izango dira herritarren zein turisten beharretara. “Zer egin” atalean berriz, herrian zehar eta inguruetan egin daitezkeen oinezko zein bizikleta ibilbideak aurki daitezke, bakoitzari dagokion GPSrako track-arekin batera. Azkenik, “Zerbitzuak” atalean, herriko denda, jatetxe, taberna eta alojamenduen gaineko informazioa jaso da.

Webgune honetan murgiltzeko, interneteko esploratzailean turismoa.otxandio.net idaztea, edota otxandio.net atarian turismoaren botoian klik egitea besterik ez dago.