Albisteak

 

Jakina denez, Lodosako Ibaialde ikastola kinka larrian dago. Euskararen aurkako ahaleginean tematuta, Nafarroako gobernuak ez ditu zonalde "no-vascofono"-an kokatutako ikastolak diruz laguntzen.

Ibaialde ikastolari laguntzeko elkartasun keinu ugari egin dira azkenaldion Euskal Herrian eta Udalak ere bere ekarpena egin nahi izan du: 2012ko aurrekontuetan nazio garapenerako esleituta dagoen ataletik 1000€-ko dirulaguntza eman zaio Ibaialde ikastolari.