Albisteak

 

Otsailaren 2an egitekoa zen TELP tailerren inguruko aurkezpena, eguen honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko tailerra.

TELPa (Taller d’spai lingüístic personal – Norbere espazio linguistikoa lantzeko tailerra) hizkuntza gutxituetako hiztunei estrategiak erakusteko metodoa da, eguneroko bizimoduan etengabe azaltzen diren hizkuntza-gatazketan modu asertibo eta erosoan jokatzen erakusten duena.

Tailerra euskaraz bizi gura duen pertsonarentzako da. Euskaraz egiteko gogoa izan eta sarri egoera deserosoen aurrean aurkitu behar izaten duten hiztunak (hizkuntza kontzientziadun denak) dira tailerreraren hartzaileak.

Euskaraz noiznahi eta nonani EROSO SENTITZEKO teknikak ikasteko interesa izanez gero, aurkezpenera etorri zaitezke. Ima Elexpuru markinarrak aurkeztuko du tailerra eta 90 minutu inguru iraungo ditu. Euskara Batzordea da antolatzailea.