Albisteak

 

2012ko otsailaren 22an, arratsaldeko 8:00etan Udaleko Batzar Gelan, erantsitako dokumentuan aipatzen den gai zerrenda aztergai izango da.

Besteak beste, eztabaidatuko diren gai garrantzitsuen artean, Iturrizarreko (Etxebizitza Sozialetako) parkinga eta bertatik Bolalekura egingo den oinezkoentzako bidea egiteko lanak esleituko dira.

Era berean, elurrak kentzeko pala izango duen udal langileen ibilgailu berria alokairu bitartez hartzea, Otxandioko “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia” garatu eta inplementatzeko lanak enpresa bati ematea, Kutxabanken administrazio kontseiluaren izendapenaren gaineko mozioa onartzea eta espainiar estatuko gobernuak iragarritako murrizketen aurkako mozioa onartzea aztergai izango dira.

Erlazionatutako dokumentuak: Deialdia (PDF 233KB)