Albisteak

 

Bertaratuak: BILDUko 6 hautetsi, EAJko hautetsi bat.
 
Honakoak dira Udal Osoko Bilkura honetan hartutako erabaki esanguratsuenak:

Ospital kale 6 (nagusien egoitzaren ondoko etxea) erostea erabaki da. Ordainketa urte desberdinetan zatituta egingo da 2017. urterarte. Etorkizunean nagusientzako zerbitzu berriak eskaintzeko asmoa du erosketa honek.

Iturrizaharreko parkinaren handitzea eta Bolalekutik plazara oinezkoen bidea zabaltzeko lanak Promociones Ruiz de Infante enpresari ematea ebatzi da. Prozedura negoziatua izan da eta aurkeztu diren sei enpresetatik aipatu enpresak atera du puntuazio altuena.

Azken urteetan bezala, Euskara Biziberritzeko Plana (EBPN)-aren garapena EMUN enpresari ematea erabaki da.

Orotarako ibilgailu berria ("todoterreno") renting bidez hartzea ebatzi da. Gaur egungoak ustegabeko arazo mekaniko ugari izan ditu eta oso garesti atera da. Gaur egun hondatuta dago. Udalak duen elurra kentzeko pala ibilgailu berrirako homologatu da.

BILDUk aurkeztutako Kutxabank-en administrazio kontseiluaren izendapenaren inguruko mozioa (PDF 78KB) onartu da BILDUren aldeko 6 bozkekin eta EAJren aurkako batekin.

BILDUK aurkeztutako Espainiako gobernuak iragarritako murrizketen aurkako mozioa (PDF 9KB) onartu da BILDUren aldeko 6 bozkekin eta EAJren abstentzio batekin.