Albisteak

 

Euskerea beste esparru baten erabili leiteke Otxandion, luzaroan espero izan dan neurria heldu da eta dagoeneko, Otxandioko Bake Epaitegian erregistroak euskeraz egin leitekez. Izan be, aplikazino informatikoa erabilgarri dago eta epaitegiko beharginak trebatu egin dabez aplikazino hori erabili ahal izateko. Horrenbestez, epaitegian egin behar diran inskripzino guztiak euskeraz egiteko aukerea izango dabe herritarrek.

  • Jaiotza-erregistroa: ume jaiobarriaren datuak euskeraz jasoten dira erregistro horretan.
  • Ezkontza-erregistroa: ezkontzetan behar diran datuak, familia-liburuan agertzen diranak, euskeraz jasoten dira.
  • Heriotza-erregistroa: epaitegian egin beharreko tramite hau be euskeraz egin leiteke Epaitegian inskripzinoa egiten danean, eskatu baino ez da egin behar.

Herritarrak animatu gura doguz euskerea esparru honetan be erabili daien eta epaitegian egin beharreko erregistroak euskeraz egin daiezan.