Albisteak

 

Atzo, martxoak 8, emakume langileon nazioarteko eguna ospatu genuen. Gazte Asanbladak arratsaldeko zazpietan kontzentrazio deitu zuen emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Ondoren, Udaletxean I. argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehenengo saria Ana Alvarez de Eulatek eskuratu zuen eta bigarrena, herriak aukeratu zuen argazkia, Leire Urrejolak.

Bestalde, zapatuan burutuko diren ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dugu. Goizean, umeei zuzendutako ginkana parekidea egingo da, eta arratsaldean Baginaren bakarrizketak antzezlana ikusgai egongo da Mainondoko gimnasioan.