Albisteak

 
Dakigunez, Otxandion TDTko kanal batzuk ez dira ikusten. Hona hemen arazo honi buruzko informazioa:

Une honetan, TDTaren aldi berri batean sartu gara: espektroko goiko kanalak kendu egingo dira, kanal berriak sartuko dira, eta dauden kanalak berriz antolatuko dira. Ondorioz, 2011ko apiriletik aurrera, TDTa hedapen-zentroen bidez hartzen duten udalerrietan zailtasunak izaten ari dira kanal batzuk ikusteko, eta, zehazki, 119 udalerritan (Otxandio barne) arazoak izaten ari dira TDTaren kanal guztiak ikusteko. Hori horrela, iazko apiriletik aurrera ezin dira ikusi lehen ikusten ziren kanal batzuk (adb.: Teledeporte), eta beste kanal batzuk ezin izan dira sekula ikusi (adb.: Canal Nitro).

Eudelek Itelazpirekin izandako bileraren emaitza (Lakua, 2011ko azaroaren 25a)

Eudel Itelazpirekin (TDTaren azpiegitura kudeatzen duen enpresa publikoa) bildu zen, 2011ko azaroaren 25ean. Bertan adostu zen bilerak egingo zirela euskal instituzioekin TDTaren espektroa berriz antolatzeko aldiei ekin ahal izateko, betiere, herritarrei ahalik eta kalterik txikiena eraginez eta kostu ekonomikorik txikiena izanda.

Era berean, erabaki zen udalei eta herritarrei jakinarazpenak egiteko ekintza-plana lantzea; horrela, TDTa udalerri guztietan eraginkortasunez ezartzeko aldiak abiarazteari eta garatzeari buruzko informazioa jakinaraziko zitzaien.

Udala Itelazpirekin harremanetan

Udala Itelazpirekin harremanetan jarri da aste honetan, eta honek jakinarazi digunez espektroaren berrantolamendu hau Gipuzkoan hasiko da urte honetan, eta Bizkaiko udalerrietan 2013an egingo da. Beraz, Otxandion, ez dira falta diren kanalak ikusiko datorren urterarte. Zoritxarrez, udalak ez du eskumenik honetan eta ezin dezake besterik egin.