Albisteak

 

Horixe da hain zuzen, lau asteotan Andresa Landan egindako TELP tailerrean parte hartu duten 23 otxandioarrek landu dutena. Euskaraz EROSO nonahi eta noiznahi SENTITZEKO teknikak zein diren ikasi dute EMUNeko Larraitz Madinabeitiaren laguntzagaz.

Eguneroko bizimoduan hizkuntzagaz izaten diren bizipenak eta emozioak, pozak eta penak, konpartitu dituzte eta egoera zehatzetan “asertiboki” jokatzeko teknikak ezagutu ere bai. Norbaitek ulertzen ez digula esan arte naturaltasunez euskaraz egitea, euskaraz erosoago moldatzen garela adieraztea, elkarrizketa elebidunak izateko aukerak baliatzeatzea, besteek egiten dutenari begira egon barik geure portaera lantzea... Azken batean, hizkuntza hartuemanak hobeto kudeatuz gero euskaraz gehiago egin dezaketela ikasi dute.

Etorkizunean ere, eguneroko hizkuntza-bizipenak eta emozioak elkartrukatu eta euskalduntasuna lantzen jarraitzeko gogoa adierazi dute. Horretarako, urtean zehar bi-hiru aldiz terapia-saioak antolatuko dituzte eta tailerrean parte hartzerik izan ez duen jendea gonbidatuko dute saioetara.