Albisteak

 

Aurtengo ikasturtean eskolako patioaren segurtasunaren inguruko eztabaida piztu da eskolan. Eskola kontseiluan bi aldiz eztabaidatu da gai hau eta honako ondorioak atera dira:

  • Zein eremu dagokio eskolari? Noraino heltzen da eskola eremua? Eskola eremua eraikinak berak, bere aurreko patioak eta gimnasio berriak osatzen dute. Frontoia eta bere aurreko patioa herriko instalazioak dira eta ez daude eskolari lotuta.
  • Hau horrela izanda ere, eskolak betidanik erabili izan ditu espazio hauek, eta Eskola Kontseiluak eremu horren segurtasuna areagotzeko beharra ikusi du kotxeek espazio hori inbaditzen dutela ikusita. Hori dela eta, marra hori bat marraztuko da lurrean eta seinale bat jarriko da frontoi aurreko eremura kotxeei, eskola orduetan, ez sartzeko eskatuz.
    Beraz, Udalak, herritarrei, eskola orduetan, marra hori ez gainditzeko deia egiten die umeen segurtasuna bermatu dadin.