Albisteak

 

Prest daude udaberriko ikastaroak. Hilaren 17an, nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroari emango zaio hasiera, eta hilaren 20an berriz, argazkigintzan oinarritutako ikastaroari.

“Ortuak zaintzen: nekazaritza ekologikoa” izeneko ikastaroan inskripzioa egiten duen edozein herritarrek, 17 ordu inguruko formazioa praktikoa zein teorikoa jasoko du. Kurtso hau, hamabost egunerik behin, apiriletik ekaina bitarteko martitzenetan, 17:00etatik 20:30etara burutuko da. Ikastaro honetan matrikulatzeak, 20€ eta 26€ balio izango ditu erroldatuentzat eta ez-erroldatuentzat hurrenez hurren.

“Argazkilaritza aurreratua” deritzon ikastaroan berriz, Reflex-kamera batek eskaintzen dituen funtzio guztien gaineko formazioa jasoko da. Ikastaro hau, apirilaren 20aren eta maiatzaren 25aren bitarteko bariku guztietan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara burutuko da. Prezioari dagokionez, erroldatuek 15€ eta ez-erroldatuek 19€ ordaindu beharko dituzte.

Ikastaroen izen-ematea udalean egin beharko da ondoko daten aurretik: Nekazaritza Ekologikoari dagokion ikastaroan inskripzioa egiteko azken eguna apirilaren 13a da, eta argazkigintzan apuntatzeko azken eguna apirilaren 18a.

Udaberriko ikastaroak 
Ikastaroa Datak Eguna Materiala Prezioa
Argazkilaritza aurreratua Apirilaren 20tik maiatzaren 25era Barikuetan, 17:00etatik 19:00etara Beharrezkoa: Reflex Kamera Erroldatuak: 15€
Ez erroldatuak: 19€
Nekazaritza ekologikoa Apirilaren 17tik ekaian erdialdera 15 egunerik behin, martitzenetan 17:00etatik 20:00etara
de 17:00 a 20:00
- Erroldatuak 20€
Ez erroldatuak26€