Albisteak

 

Dakizuenez, gaurko Zine Zaharreko lehengo pisuan anbulatorio berria dago proiektatuta. Irailetik hona hainbat pausu eman ditu Udalak honi dagokionez. Hona hemen egindakoaren deskargoa eta egungo egoeraren azalpena:

  • Iazko Irailean Udalak egungo Zine Zaharra eraitsi eta exekuzio proiektua egiteko dirulaguntzak jaso zituen.
  • Urrian Osakidetzarekin batzartu zen Udala anbulategi berriaren proiektuari buruz hitz egiteko. Osakidetzak oso positiboki baloratu zuen anbulatorio berriaren kokapena eta eskaintzen dituen espazio ezaugarriak. Eraikin berriak pediatria zerbitzua jartzeko lekua ematen duela iritzi zion. Hori horrela, Osakidetzaren 2012ko dirulaguntza deialdira aurkezteko gomendioa luzatu zion Udalari, exekuziorako dirulaguntza lehen bailehen jasotzeko.
  • Urte hasieran Udalak exekuzio proiekturako prozedura negoziatua jarri zuen martxan.
  • Horrekin batera, bigarren eta hirugarren pisuei begirako alternatibak aztertzeari ekin zion. Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ongizateko Sailera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailera eta Eusko Jaurlaritza Gizarte Politika Sailera jo zuen nagusientzako etxebizitzak finantzatzeko aukeren bila. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika Sailak Irunen (Gipuzkoa) martxan dagoen esperientzia baten berri eman zuen. Aurtengo Otsailean udaleko ordezkaritza bat Irunera joan zen bertako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Laster honi buruzko informazioa zabaltzeari ekingo zaio.
  • Momentu honetan, prozedura negoziatuaren baitan aurkeztu diren sei proiektuak aztertzen dihardu Udalak, exekuzio proiektua lehen bailehen esleitzeko asmoz.
  • Hilabete honetan 2012ko dirulaguntza deialdia bertan behera gelditu dela jakinarazi du Osakidetzak. Dirudienez krisi egoerak eta ondorengo murrizketek anbulatorio berrien finantziazioa eten dute. Osakidetza Udalarekin harremanetan jarri da Otxandioko anbulatorio berriaren finantziazioa aztertzeko datozen urteei begira.

 
Hau horrela, 2012an honakoa egingo da anbulatorio berriaren proiektuari dagokionez:

  • Exekuzio proiektua: udazkenerako exekuzio proiektua eginda egotea espero da.
  • Zine zaharra eraitsi: udazkenean Zine Zaharra eraistea espero da.