Albisteak

 

Etxeetako ur zikinak batzeaz eta araztegira eramateaz arduratzen den hodi-sarea garbitu da azken hilabetean. Erreka bazterretan ikus daitekeen hodia, Omegatik hasita eta Atzekolandetaraino garbitu da. Horrez gain, bideo kamera txiki baten bitartez, hodiaren egoeraren gaineko azterketa sakon bat egin da filtrazio eta isurketa puntuak non dauden detektatzeko.

Hurrengo urteetan, beste diru partida bat bideratuko du udalak Atzekolandetatik araztegirainoko hodia garbitu ahal izateko.

*Erantsitako bideoan Arrabal inguruko hodia aztertu zeneko irudiak ikus ditzakezue.

Bideoa ikusi