Albisteak

 

2012ko martxoaren 14an, Otxandio eta Legutioko udal ordezkariak ALSAko ordezkariekin batu ziren Otxandioko Udaletxean. Batzar horretan autobus hau maiztasunez erabiltzen duten Legutio eta Otxandioko herritar batzuk ere hartu zuten parte.

Batzarraren helburua, autobus linea honetan detektatu diren gabeziak ALSAri adierazi eta soluzioak eztabaidatzea zen. Honako gaiak jarri ziren mahai gainean:

Errefortzuzko autobusa:

Autobusa beteta datorrenean edo matxura bat gertatu denean errefortzua jartzeko eskatu zen. ALSAk gogoratu zuen ez dagoela legez horretara behartuta baina ondoko zerbitzuetarako errefortzua aztertzeko konpromisoa hartu zuen:

  • Astelehenean, 7’10 h. Durango-Gasteiz
  • Ostegunean, 18’15 h. Gasteiz-Durango
  • Barikuan, 15’30 h. Gasteiz-Durango
  • Barikuan, 20’30 h. Gasteiz-Durango

Autobusen egoera

Legutio eta Otxandioko ordezkariek autobusen egoera oso penagarria dela jakinarazi zuten. Honek, erabiltzaileentzako deserosoa izateaz gain, autobusek matxura izateko aukera handiagoa sortzen du.

Takillak eta billeteak

ALSAk billeteak Internet bidez erosteko aukera jarriko dutela adierazi zuen, eta honekin batera, apiriletik aurrera "Tarjeta Bus Plus" delakoa ezarriko dela.

Bezeroentzako arreta telefonoa

Udal ordezkariek arreta telefono baten beharra gogorarazi zuten, edozein arazoen aurrean informazio zuzena edukitzeko. ALSAk udalei telefono zenbaki bat emateko konpromisoa hartu zuen.

Hil honen amaieran Otxandioko Udala ALSArekin kontaktuan jarriko da hartutako konpromisoen betetze maila ezagutzeko.

Batzarreko akta: AKTA ALSA 2012/03/14 (PDF 30KB)

Hemen Tarjeta Bus Plus-ari buruzko informazioa: TARJETA BUS PLUS (PDF 131KB)