Albisteak

 

Elizosten, Mainerrotan eta Basogain plastikoen kontenedorak kendu ditu Garbikerrek (Bizkaiko Foru Aldundiak ematen du zerbitzu hau). Lan arriskuen prebentziorako informe batek dioenez ez da segurua kontainer horien bilketa.

Udala ”Estribaciones del Gorbea” konsortzioarekin harremanetan jarri da (hondakinak konsortzio honen bitartez jasotzen dira), zerbitzu hau lehen bailehen berrezartzeko. Kendu diren kontenedoreen ordez beste batzuk jartzea ere aurreikusten da.