Albisteak

 

Jai Batzordeak 2012ko Santamaña jaietako kartela egiteko lehiaketa martxan jarri du. Edozein formatutan egin daiteke: ordenagailuz, marraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo Udaletxean bertan aurkeztu. Egilearen izen-abizena eta telefonoa ere idatzi beharko dira.

Irabazlearentzako sariak ondokoak izango dira:
 
Nagusientzako: Bi pertsonentzako Aisia Oria hotelean asteburu bateko estantzia eta spa saioa.

Haurrentzako: Pirritx eta Porrotxen sarrerak edo kontzertu baterako sarrerak irabaz daitezke.