Albisteak

 

2011. urteko eragiketari dagokion likidazioa aurkeztu zen apirileko osoko bilkuran. Likidazio honen emaitza -94.083,25 eurokoa da.

2011. urteko aurrekontuan, lur aprobetxamenduengatik 237.000 euro jasotzea aurreikusten zuen Udalak, baina eraikuntza sektoreak bizi duen egoera txarra tarteko sarrera hau ez zen gauzatu. Gauzak horrela, urte horri dagokion likidazioa -94.083,25 eurokoa da. Likidazioa aurretik aipatutakoa baino okerragoa izatea aurreikusten zen, hala ere, Udaleko beste gastu eta sarreren arteko bilakaera onak azkenean emaitza espero zena baino hobea izatea eragin du.

Aurten, Ogasun Batzordearen lehentasuna 2011. urtean gauzatu ez zen sarrera hori gauzatzea izango da. Modu horretan, negatiboa den likidazioa orekatu eta 2011. urteko emaitza kopuru positiboan jartzea lortuz. Helburu hori lortuko ez balitz, 2013ko aurrekontuetan halabeharrez berdindu beharko litzateke egoera desorekatu hori; eta, ondorioz, 94.083,25 euro gutxiago izango lituzke Udalak gastuetarako.