Albisteak

 

Maiatzaren 9an Udala ALSArekin batzartu zen beste behin. ALSAk Udalak egindako eskaerak betez honako berrikuntzak iragarri zituen:

  • AUDISA eta GARAIGORDOBIL-ekin kolaborazio konbenio bana sinatu dituzte. Horren ondorioz, autobusa beteta datorren aldiro (edozein ordutan), errefortzuzko autobusa jarriko da. ALSAk adierazi duenez 5 minutuko tartean iritsiko da autobus berria.
  • Autobus linea honen arduradunen telefonoak Udalaren eskura jarri ditu. Beraz, edozein gertakizunen aurrean, erabiltzaileek Udalera deitu dezakete argibide eske.
  • TARJETA BUS PLUS delakoa jarri da martxan erabiltzaileei bidea erraztuz.