Albisteak

 

Hurrengo asteetan Otxandioko Udala auzo ezberdinetara urreratuko da bertako auzotarrekin batu, eta lekuan lekuko beharrak ezagutzeko zein auzoetako gabeziak zerrendatzeko intentzioarekin. Beraz, aurreko legegintzaldian egin bezala, egin beharreko konponketa eta hobekuntza txikiak auzotarrekin elkarlanean identifikatzea eta lehentasunak ezartzea izango da batzar hauen helburu.

Lehenengo batzarrak ekainaren 20an burutuko dira. Arratsaldeko 18:30etan Andaparaluzetako auzotarrekin bilduko da Udala. Ondoren, arratsaldeko 20:00etan, San Antonioko auzotarren txanda izango da. Mekoletako auzotarrekin egin beharreko batzarraren data hurrengo egunetan jakinaraziko da.