Albisteak

 

Pertsona ardatz izango den hirigintza eredu baten norabidean, Otxandioko Barne Mugikortasun Planari jarraituz hainbat esku-hartze izan dira herrian bertan.

Modu ezberdinetan egin da lan alor horretan: herriko inguru batzuetan ibilgailuen sarrera neurri desberdinetan mugatuz, herri sarreretan autoentzako aparkalekuak sortuz, paseatzeko edota batetik bestera joateko oinezkoentzako bide gorriak sortuz, edota plaza ingurua zein Artekale oinezkoentzako gune bihurtuz.

Pertsonek lehentasuna duten espazio publikoak sortzea eta motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak murriztea helburu duen egitasmo honetan, eman beharreko beste urrats baten aurrean gaude: Iturrizarren autoentzako aparkalekua handitzea eta Mainerrota auzoan ibilgailuen sarrera mugatzea.

Honetaz hausnartu eta denon artean erabakirik zuzenenak hartzeko, ekainaren 27an, arratsaldeko 20:00etan, Mainondoko gimnasio berrian ospatuko den Herritarron Kontseiluan parte hartzera deitzen zaitu Udalak.

Informazio gehiago ondoko dokumentuan.

Erlazionatutako dokumentuak: diptikoa (PDF 2MB)