Albisteak

 

Ekainaren 27an 3. Herritarron Kontseilua ospatu zen Oinez prozesuari dagozkion gai batzuk eztabaidatzeko. 40 lagun inguruk hartu zuten parte. Bertan, Mainerrota auzoa sarrera-mugatuko gune bihurtzeko zein ordutegi ezarri eztabaidatu zen. Azpiko bideoan Kontseiluaren laburpen bat daukazue. Bertaratutakoen gehiengo zabal batek Mainerrota Zapatu arratsaldetan eta Domeka eta jai egunetan ixtea ontzat eman zuen. Grafiko honetan duzue mahai gainean jarritako aukera bakoitzak lortu zuen puntuazioa. Emaitzak zehaztasun handiagoz tabla honetan (PDF 74KB).
 
Mainerrota sarrera-mugatuko gune

Zer esan nahi du honek? Sarbidea mugatuko dela ordutegi zehatz baten. Auzotarrek 24 orduz sartzeko bahimena izango dute orain arte bezala bertan aparkatu ahal izateko. Artekaleko komertzioek ere 24 orduko sarbidea edukiko dute. Eta azkenik, orain arte Mainerrotatik sarbidea zuten alde zaharreko bizilagunek ere 24 orduko sarbidea edukiko dute.

Zertarako? Mainerrota auzoko kotxe-kongestioa lasaitzeko ordutegi batzutan. Auzotarrek aparkatzeko lekua izan dezaten eta ondorioz txarto-aparkatzeak eragozteko, zintarriak libre utziz oinezkoak lasaiago ibiltzeko.

Zein ordutegi ezarriko da? Herritarron kontseiluan Zapatuetan eguerditik aurrera ixtea eta Domeka eta jai egunetan ixtea ontzat eman zen. Ondorioz, ordutegi horretan, kanpotik datozenek zein beste auzo batzuetatik datozen otxandiotarrek Iturrizaharreko aparkalekuan aparkatu beharko dute.

Zein ondorio izango du honek Mainerrotako auzotarrengan? Orain arte bezala sartu ahal izango dute bertan garajea izan ala ez. Bakoitzak bere txartela izango du pilonak jeisteko.

Zein ondorio izango du honek Mainerrotan bizi ez diren otxandiotarrongan? Zapatu arratsaldetan eta Domeka eta jai egunetan Iturrizaharreko aparkalekuan aparkatu beharko dute.

Zein ondorio izango du honek Artekalen bizi diren herritarrengan? Kotxea duenak sartzeko bahimena izango du Mainerrotan aparkatu ahal izateko.

Zein ondorio izango du honek komertzioengan? Bat ere ez. Komertzioak zabalik dauden ordutegian pilonak behean egongo dira.

Noiz jarriko da martxan? Pilonak Uztailean jarriko diren arren ez dira Irailerarte igoko. Auzotarrei denboraz komunikatuko zaie jakin beharreko guztia (txartelak zelan eskatu, etb.).

Bideoa ikusi