Albisteak

 

Jaiak  irauten duten egunetan herritarren  eta batez ere koadrilen parte hartzea sustatzeko,  koadrilen arteko txapelketa jarri du martxan Jai Batzordeak. Koadrilek Santamañetan antolatzen diren ekintza ezberdinetan parte hartuz, puntuak lortuko dituzte eta kuadrila irabazleak  bazkari/afari bat irabaziko du.

Txapelketa horretan parte hartu nahi duen edozein koadrilak, uztailaren 17a  baino  lehen, jaibatzordea@gmail.com  helbidera mezu  bat  bidali beharko duela eta koadrilako partaideen izenak zehaztu beharko dituela argitu du Jai Batzordeak.

Horra hor koadrilek parte hartu behar duten ekintzen zerrenda:

Uztailak 17
DANBORRADAN parte hatu

Uztailak 18
PLAY-BACKean parte hartu

Uztailak 20  
OLINPIADETAN parte hartu

Uztailak 21
San Martinen PAELLA aurkeztu

Uztailak 22

Santamañetan zehar ateratako ARGAZKI ORIGINAL bat aurkeztu.

*Haurrek   olinpiadetan   parte   hartu    eta San   Martinen   paella  aurkeztu  beharrean,  uztailaren  19an    EUSKATLOIAN eta uztailaren 21ean  ARRANTZA  TXAPELKETAN  parte  hartu beharko dute.