Albisteak

 

Ez-ohiko Udal Osoko Bilkura Uztailaren 22an (Andikonako bonbardaketaren 76. urteurrena). Bertaratuak: EAJ-PNV-ko bi hautetsi eta BILDUko 6 hautetsi.
 
Otxandio bonbardatu zutela 76 urte betetzen diren egunean, Ez-ohiko Udal Osoko Bilkuran, honako bi puntu onartu dira aho batez:
 
Batetik, duela urtebete onartu zen Andikonako adierazpena (PDF 2MB) oinarri hartuta, Andikonako foroa sortzeko deia egiten du Udalbatzak. Foro horretara 1979tik gaur egun arte Otxandioko Udalean hautetsi izan diren herritar guztiak deitzen dira honako edukiak lantzeko:

  • 1936‐2011 epealdi historikoan Otxandion gertatu denaren inguruko azterketa konpartitu bat burutzea.
  • Bakerako gisa eskubidearen formulazioa oinarri hartuta, eskubide guztien errespetuan eta elkarbizitza baketsuan oinarrituko den kultura politiko berri bat herrian zabaltzea.
  • Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gaindituko duen eduki demokratikoen inguruan hausnarketak konpartitu eta herrian gizarteratzea.

Hona hemen dei hau jazotzen duen mozioa (PDF 79KB).
 
Bestetik, Udalak, María Servini de Cubría epaile argentinarrak gerra eta gerra osteko krimenak ikertzeko hartu duen erabakiaren aurrean, bere esku duen informazio guztia emateko konpromisoa hartu du Ez-ohiko Osoko Bilkura honetan aho batez. Aldi berean, Udalak duen informazio guztia Andikonako bonbardaketaren biktimen edota haien senideen esku uztea ere erabaki da, hauek norbanako bezala ekin ahal izateko hala nahi izanez gero.
 
Hona hemen onartutako mozioa (PDF 9KB).