Albisteak

 

Zine Zaharra bezala ezagutzen den eraikina urria bukatu baino lehen eraitsiko da. Eraikin horretan aurkitzen den uralita guztia batzeaz eta birziklatzeaz arduratzen den enpresak bere lana egin ondoren, egun hauetan Otxandioko erdigunean aurkitzen den eraikina eraisteari ekin zaio.

Osasun sailetik jaso beharreko diru-laguntzak atzeratu badira ere, gogorarazi, etorkizuneko eraikinaren behe solairuan osasun etxe berria eraikitzeko asmoa duela udalak. Gainontzeko pisuetan, nagusiei zuzendutako etxebizitzak eraikitzea aztertzen dabil udala.