Albisteak

 
  • Pagadoiko elurzuloaren teilatua auzolanean konpontzen dabil herritar talde bat. Aspalditik nahikoa hondatuta zegoen eta turismoari begira aktibo garrantzitsua delakoan eta batez ere herriko ondare kulturala delako, auzolanean konpontzeari ekin diote. Benetan pozteko albistea!
  • Zine zaharra eraistearekin batera anbulatorioaren eta Elixosteko etxebizitza blokearen arteko zatia hiritartuko da. Elixosten egoera txarrenean dagoen zatia da. Ruíz de Infante S.L.-ri esleitu zaizkio lanak.
  • Iturrizaharreko matadero zaharraren teilatua konpondu da. Oso egoera txarrean zegoen. Udalaren biltegia da gaur egun.
  • Atzekolandetatik Iturrizaharrera doan bide gorria atondu da. Egoera txarrenean zeuden zatiak konpondu dira.