Albisteak

 

Otxandioko herritarrek herriarekiko duten konpromisoa beste behin agerian geratu da. Oraingo honetan, 10 herritar inguruk guztiz hondatuta zegoen Elurzuloko teilatua eraberritu dute Auzolanean.

Otxandioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar konprometitu hauei eta oraindik orain herria eta jendartea eraldatzeko auzolana tresna ezin baliagarriagoa dela adierazi nahi du.