Albisteak

Berdintasun plana 

Berdintasun plana diseinatzeko egingo diren saio ezberdinen artean, hurrengo astelehen eta eguaztenean, 60 urtetik aurrerako emakumeen eta emakume etorkinen saioak burutuko dira urrenez-urrun.
 

Aurten, Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak, parekidetasunerako politika eraginkorrak abiarazteko Berdintasun Plan bat diseinatzeari ekin dio. Berdintasun Plan horrren diseinua nondik nora joango den eta hori gauzatzeko zein metodologia jarraituko den azaldu zen aurreko eguaztenean Bolaleku Aretoan. Bertan esandakoaren arabera, hurrengo asteetan, gaian aditua den Oreka sareko aholkulari baten laguntzaz, herriko  eragileen,  norbanakoen zein  udalaren parte-hartzearekin herriko egoerari buruzko informazioa jasoko da. Horretarako, beharrizanen araberako talde ezberdinak antolatu dira eta talde bakoitzeko saio bat programatu da. Horra hor, saio bakoitzaren data eta ordua:
 
•60 urtetik gorako emakumeak: urriaren 29an, 18:30etan, Bolalekuan.
 •Emakume etorkinak: urriaren 31, 10:00etan, Andresa Landan.
 •25-60 urte bitarteko emakumeak: azaroaren 5ean, 18:30etan, Andresa Landan.
 •Guraso diren emakumeak: azaroaren 7an, 18:30etan, Andresa Landan.
 •15-24 urte bitarteko emakumeak: azaroaren 9an, 19:00etan, Gaztetxean.
 
Abendurako beraz, beharrezkoa den informazioa eskuratuko dela esan daiteke, ondoren diseinua  egituratzeko.