Albisteak

 
Hainbat arazo tekniko medio, Mainerrota ingurura ibilgailuen sarrera mugatuko duen sistema martxan jartzeko orain arte egindako saiakerek ez dute emaitza onik eman. Sistemaz arduratzen diren teknikoek, pibota automatikoki igo eta jaitsi dadin programatzeko arazoak dituzte. Arazoa konpondu bezain azkar, eta pibota igo aurretik, udalak sistema martxan jarriko dela iragarriko die herritar eta auzokoei.