Albisteak

 

Abenduaren 3an, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara, odola emateko aukera izango da Otxandioko kontsultorioan. Otxandioko udalak odol emaileek martxan jarritako kanpainarekin bat egin zuen duela hilabete batzuk, eta ondorioz, odola ematera animatzen zaitu.
 
Odol emailea izan nahi duzu?

  • Hauxek dira betekizunak ...
  • 18 eta 65 urte artean izan
  • 50 kilo baino gehiago pisatu behar da .
  • Odol emateko aldia hiru hilabetekoa da .
  • Urtero odol emateko mugak: 4 aldiz gizonezkoak eta 3 aldiz emakumezkoak.